Espainiako bandera jarri dute Azpeitiko udaletxeko fatxadan, EAEko Auzitegi Nagusiak behartuta

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 23a

Udaletik jakinarazi dute beraien "borondatearen aurka" jarri dutela bandera. Azpeitiko, Gipuzkoako eta Europako banderekin eta ikurrinarekin batera jarri dute Espainiakoa.

Bost bandera jarri dituzte Azpeitiko udaletxeko etxe-aurrean: Azpeitikoa, Gipuzkoakoa, ikurrina, Espainiakoa eta Europakoa. Azpeitiko Udaleko webgunean jakitera eman dutenez, udaletxean Espainiako bandera jartzearen inguruko "sententzia irmoa" jaso dute EAEko Auzitegi Nagusitik, bost urteko epaiaren ostean; eta lau banderak jartzea erabaki dute. Sententziaren arabera, bandera jarri ezean, "isun esanguratsua" jasoko du udalak, eta alkatea inhabilitatuko dute. Hori dela-eta, udaletik adierazi dute beraien "borondatearen aurka" jarri dutela bandera fatxadan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide