Aintzane Agirre: "Kantinan irabazitakoa unibertsitateko bidaiak ordaintzeko erabiliko dugu"

Uztarria.Eus 2016ko abuztuaren 20a

Aintzane Agirre, igerilekuko kantinan. (Uztarria.eus) Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan Gradua ikasten ari diren hamasei gazte ari dira uda honetan igerilekuko kantina kudeatzen; eta Aintzane Agirre azpeitiarra da horietako bat. Kantinan irabazitakoa ikasturtea gainditzeko eskatzen dieten diru kopuru jakin bat lortzeko erabiliko dute. Eguraldiak lagundu ez badie ere, gogoz heldu diote proiektuari. Hamasei pertsonen artean daramazue kantina. Bai, eta neu bakarrik naiz azpeitiarra. Besteak Oñatikoak, Elgoibarkoak, Gasteizekoak, Zumaiakoak, eta Bergarakoak dira, besteak beste. Graduko gairen bat gainditzeko beharrezkoa al duzue udan lanen bat egitea? Gure gradua oso desberdina da besteekin alderatuz. Ikasturte hasieran enpresa bat sortu behar izan genuen; baina horretaz gain, helburu jakin batzuk jartzen dizkigute. Horietako bat diru kopuru jakin bat lortzea da ikasturte bakoitzean. Oraintxe amaitu dugun ikasturtean, graduko lehenengoa izan dena, taldeko 24.000 euro lortu behar izan ditugu. Datorren ikasturtean, pertsonako 5.000 euroko irabaziak lortzea eskatuko digute; bestela, ez dugu gaindituko. Kantinarekin, iraileko lanari udan aurrea hartzea erabaki dugu. Jarraitu irakurtzen Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide