Juan Luis Moraza.
Irailaren 3an Nuarben egingo da Donostia 2016ko
Bake Ituna proiektuko saioetako bat. Gerra eta honek sortutako tentsioa lantzea izango da helburua; eta Juan Luis Moraza (Gasteiz, 1960) eskultorea arduratuko da horretaz,
Tug of war, gerrako tiraldia bezala izendatu duen ekitaldiaren bidez. Morazak Nuarbeko Sokatira Taldearen laguntzarekin prestatu du ekitaldia. Sokatiraren bidez, "elkartasuna eta parte-hartzearen indarra" adierazten saiatuko da; bere hitzetan, "proiektu zirraragarria" izango denarekin.
Zergatik aukeratu duzu sokatira zure proiektuko gai nagusitzat?
Egia esan, ez dakit nola bururatu zitzaidan. Informazio bila hasi nintzenean jakin nuen sokatirari ingelesez
tug of war esaten zaiola, hau da,
gerrako tiraldia. Izen biribila iruditu zitzaidan proiektuaren gaiarekin lotzeko. Azkenean, sokak eman dizkit proiektua prestatzeko gako guztiak.
Zer prestatu duzu ekitaldirako?
Sokatira proba bat izango da lehenengo, ohikoa bezalakoa. Baina gero, sokatiralariak soka desegiten hasiko dira pixkanaka. Horrela, gero eta hari mutur gehiago izango dira: lehenengo 8, gero 16, eta horrela, 104 muturretara iritsi arte. Sokak gero eta hari mutur gehiago izan, orduan eta jende gehiago beharko da horiei heldu eta desegiten jarraitzeko. Nire asmoa elkartasuna eta lankidetzaren indarra irudikatzea da. Izan ere, sokatirako tentsio lineala apurtu egingo da, biribil bat osatuz. Dibertigarria izango da.
Jarraitu irakurtzen
Uztarria-eus-en.