Egunotan laugarren edo 4G belaunaldiko teknologia hedatzen ari dira telefonia konpainiak Azpeitia inguruan. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak ohartarazi du instalazio horiek arazoak sor ditzaketela LTD Lurreko Telebista Digitala hartzeko orduan; eta arazo horiek konpontzeaz arduratuko den enpresaren zenbakia jarri du herritarren eskura. “llega 800” enpresa arduratuko da arazo horiek ahalik eta molestia gutxien eta kosturik sortu gabe konpontzeko.
'Llega 800' enpresa da konponketa lanez arduratuko dena. Harremanetarako,
www.llega800.es webgunean sartu edo 900 833 999 doako telefonora deitu beharko da. Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioak aukeratu du enpresa hori LTDren seinale arazoak dituzten herritarrei laguntzeko.