Azpeitiar bat zauritu da Faltsezko entzierroan

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 16a

Festetako hirugarren entzierroa egin dute gaur, asteartea, Faltsezen (Nafarroa), eta azpeitiar bat zauritu da bertan, Diario de Navarra egunkariakargitaratu duenez. Nafarroako ospitalera eraman dute azpeitiarra, buruan zaurituta. Entzierroan, zezenetako batek buelta-erdia hartu eta kontrako norabidean joan denean hartu du kolpea. Faltsezko festetako entzierroak mendian izaten dira; eta zezenek 800 metroko ibilbidea egiten dute aldapan behera, alde batean mendia eta beste aldean amildegia dituztela. Hamar zezenek hartzen dute parte, baina gaurkoan zazpik amaitu dute ibilbidea, eta besteak ukuilura eraman dituzte. Guztira lau pertsona artatu dituzte anbulantziek gaur; eta azpeitiarra da lauetatik zauririk larrienak dituena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide