Organo Erromantikoaren zikloko nazioarteko ikasleak Loiolan izan dira

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko abuztuaren 11

Astelehenean hasi zen ikastaroa; eta ostiralean, hilak 12, amaituko da ikasleek Donostiako Santa Maria elizan eskainiko duten kontzertuarekin.

Musika hamabostaldiko nazioarteko ikasle eta irakasleak, Loiolako organoa atzean dutela. (Uztarria.eus) Organo Erromantikoaren zikloko nazioarteko ikasleak Loiolan izan ziren atzo, asteazkena, santutegiko organoa ezagutzen eta jotzen. Izan ere, urtero bezala, Musika Hamabostaldiak Organo Erromantikoaren ikastaro zikloa antolatu du. Aurtengo hamasei ikasleen artean, beste hainbat nazionalitatez gainera, estatubatuarrak, japoniarrak eta frantsesak aurkitzen dira; eta Daniel Roth irakaslea dute gidari. Jarraitu irakurtzen Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide