Xabier Chico (Iraurgi Saskibaloi Taldea)
Xabier Chico
(Urretxu, 1969) da Añares Rioja ISB taldeko entrenatzaile berria. Iker Bueno azpeitiarrak, berriz, Sammic ISB taldeko entrenatzailea izaten jarraituko du, hirugarren urtez. Azken bi urtez, Buenoren laguntzailea izan da Sammic ISBn Añares Riojako nesken entrenatzaile berria.
Chicok ibilbide luzea egin du entrenatzaile gisa: Euskadiko selekzioan kadeteen hautatzailea izan da lau urtez; eta aurten, Junior 3x3 selekzioko entrenatzailea izan da. Espainiako selekzioan ere aritu da entrenatzaile lanetan eta, orain, Espainiako 16 urtez azpiko gizonen taldearekin ari da Europako Kadete Txapelketa prestatzen. Horrez gain, bere jatorrizko kluba den Goierri taldean kategoria guztietako entrenatzailea izan da.
Iker Bueno, klubeko gizona
Iker Bueno (Azpeitia, 1988) Sammin ISBko entrenatzaileak ibilbide luzea darama entrenatzaile gisa. Azpeitiarrak Iraurgiko harrobiko hainbat talde gidatu du, bai lehen eta bai bigarren entrenatzaile bezala. Aurretik, klubeko jokalaria izan zen eta kategoria guztietan jokatzea lortu zuen, ondoren, entrenatzaile lanetan hasteko.
Buenoren laguntzaile lanetan hasiko da, berriz, Joseba Lizarralde
Rubio. Azpeitiarra duela hamalau urte hasi zen infantil neskak entrenatzen, eta ez da gelditu ordutik. Azken lau urteak senior mailako kirolariak gidatzen eman ondoren, erronka berria du aurretik orain
Rubiok, Xabier Chicoren lekukoa hartuta.