Loiolako Inazio Hiribideko errepidea moztuta izango da bihar autoentzat

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 9a

Go!azen telesailaren grabaketa dela eta, Loiolako Inazio Hiribideko errepidea moztuko dute bihar, asteazkena, 09:00eta hasi, eta lanak amaitu arte. Ondorioz, ibilgailuak atzeko bidetik bideratuko dituzte. Autobusek, aldiz, hiribidetik igaro ahal izango dute; eta autobus geltokia ez da tokiz aldatuko: Esklabetako eliza aurrean jarraituko du. Go!azen telesaieko lantaldea Esklabatan ariko da grabaketa-lanetan abuztuan zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide