Juan Antxieta Musika Eskolak eta Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu dute

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 9a

Azpeitiko Udalak eta Juan Antxieta musika eskolak hitzarmena sinatu berri dute. Eneko Etxeberria alkateak, Leire Goenaga Hezkuntza batzordeburuak eta Mari Jose Bikendi musika eskolako zuzendariak sinatutako dokumentuari esker, bi erakundeen arteko funtzioak arautu dituzte. Hitzarmen horretan, Azpeitiari herriko musika bandaren antolaketa, prestakuntza eta ekitaldi eskaintzaren nondik norakoak eta betebeharrak zehazten dira. Mari Jose Bikendi, Eneko Etxeberria eta Leire Bikendi. (Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide