Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, asteartea, Frontoi Txikian eta Done Jakue kalean jarri dituzte postuak baserritarrek. Azpeitiko Azoka Plazaren beheko solairuko lanak hasi dituzte jada, eta horren ondorioz erabaki zuten tokialdaketa, udalak eta baserritarrek hala erabakita.
Gaurkoan, gainera, ohiko baserritarren postuez gain, beste bi berri izan dira. Hala, bost postu jarri dituzte frontoiaren ondoko plazatxoan, eta, gainerako 34ak frontoiaren barruan. Azoka Plazako obrak sei-zortzi hilabeteren buruan bukatzea aurreikusten du udalak, eta bitartean Frontoi Txikian egongo dira postuak asteartero.
[flickr_set id="72157672209999165"]