Musika Hamabostaldia Azpeitira eta Azkoitira iritsiko da

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 8a

Musika Hamabostaldia egitarauaren barruan, bi organo-jole ospetsuren emanaldiak izango dira datozen egunetan Azpeitian eta Azkoitian. Lehendabiziko kontzertua Loiolan izango da etzi, abuztuak 10, eta Burkhard Ascherl organo-jole alemaniarrak eskainiko du saioa. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta doan izango da. Azkoitiko kontzertua ostegunean, abuztuak 11, izango da. Willibald Guggenmos Alemaniako organista ezagunak Tomas Garbizuren obra bat haintzat hartzen duen programa aukeratu du, Azkoitiko organoaren ezaugarriak nabarmentzeko asmoz. Emanaldia parrokian izango da, 20:00etan hasita.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide