Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iraurgi Saskibaloi Taldeak bere azken bi fitxaketen berri eman du. Tim Dezelski Sammic ISB taldera batuko da, eta Tamara Taylor Añares Rioja ISBra. Bi jokalariak estatubatuarrak dir. Dezelskik 23 urte ditu eta ondo ezagutzen du Europako saskibaloia. Hillsdale unibertsitatean (AEB) graduatu ondoren, Luxenburgoko ligan jokatu zuen. Aurreko denboraldian, berriz, Liga EBAko Mieres taldean ibili zen. Kublak azaldu duenez, fitxaketa "ona" da taldearentzat.
Tamara Taylor, berriz, 23 urteko eskolta da. Taylorrek ondo ezagutzen du Liga Femenina 2, izan ere, Al-Qazeresen aritu zen aurreko denbor, ligako txapeldun taldean. Hori dela eta, Añares Rioja ISBko kanpoko jokalari erreferentea izango da Taylor datorren denboraldian.