Azpeitiko azokako hainbat postu Frontoi Txikian izango dira

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 5a

Azoka plazako lanak bukatu bitartean, lekuz aldatu dituzte baserritarren postuak.

Azoka Plaza berritzeko lanak bukatu bitartean, astearteetako azokako baserritarren postuak lekuz aldatuko dituzte. Datorren asteartetik aurrera, Frontoi Txikian eta haren ondoko plazatxoan jarriko dituzte saltokiak. Orotara, 35 postu izango dira. Udalak jakinarazi duenez, sei-zortzi hilabetean bukatuko dituzte Azoka Plazaren beheko solairua berritzeko lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide