Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehen aldiz antolatu dituzte San Agustin festak herrian.
Goiko kaleko festak antolatu dituzte aurten, lehen aldiz, Azpeitian, eta abuztuaren 26tik 28ra ospatuko dute jaia. San Agustin festei hasiera emateko, abuztuaren 26an, ostiralean, Lejos de los hombres filma emango dute plazan. Hurrengo egunean, hilaren 27an, izango da txupinazoa, eta mus txapelketak, triki poteoak eta afari mokaduak lagunduko diote. Iganderako, berriz, meza, musika eta umeentzat jolasak prestatu dituzte.
Abuztuak 26, ostirala
22:00etan Lejos de los hombres filma plazan, aire librean.
Abuztuak 27, zapatua
12:00etan txupinazoa eta mokadua Goiko Kalean.
16:00etan mus txapelketa Sanagustin kulturgunean.
18:00etan dardo txapelketa Fideo de Mileto tabernan.
20:00etan trikipoteoa eta ondoren afaria Sanagustin kulturgunean.
Abuztuak 28, igandea
9:00etan txisturalien goiz eresia.
10:30ean auzotarren aldeko meza Miserikordian.
16:00etan ume-jolasak.
17:30ean buru haundiak eta txokolatada.
19:00etan The Viyenard Birds-en kontzertua plazako kioskoan.