Baserritarren postuak Frontoi Txikian eta Done Jakue kalean izango dira astearteetako azoketan

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 4a

Azoka Plaza berritzeko lanak tarteko jarriko dituzte postuak toki horretan. Obrak sei-zortzi hilabeteren buruan bukatzea aurreikusten du udalak.

Azpeitiko Azoka Plazaren beheko solairuko lanak hastear dira, eta Azpeitiko Udalak eta baserritarrek hala erabakita, postuak Frontoi Txikian eta Done Jakue kalean jarriko dituzte egokitze lanak irauten duten bitartean. Datorren asteartean, abuztuaren 9an, izango da hurrengo azoka, eta ohiko baserritarren postuez gain, beste bi postu berri ere izango dira. Frontoiaren ondoko plazatxoak bost postu jarriko dituzte, eta, gainerako 34ak frontoiaren barruan. Azoka Plazako obrak sei-zortzi hilabeteren buruan bukatzea aurreikusten du udalak. Obrak amaitzean Azoka Plazan jarriko dituzte postuak berriro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide