Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta nagusi XLII. Bizkaiko Dantza Suelto Txapelketan

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko abuztuaren 3a

Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga Bizkaiko txapelketan. (Iñaki Amubieta) Igandean, uztailaren 31n, jokatu zen Sestaon Bizkaiko XLII. Dantza Suelto txapelketa, eta Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek lortu zuten txapela. Duela hiru hilabete, maiatzaren 1ean, Arabako Dantza Suelto XXI. txapelketan ere lehen postua lortu zuen bikoteak, eta uztailaren 24an, berriz, Gipuzkoakoa irabazi zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide