Lagun Onakek lagunarteko partida jokatuko du gaur Antiguokoren kontra

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 3a

19:30ean izango da neurketa, Garmendipe futbol zelaian. Abuztuan beste hainbat partida ere jokatuko dituzte Turrillasen mutilek.

Lagun Onakeko Espainiako Hirugarren Mailako taldeak hasi du jada aurredenboraldia, eta gaur, asteazkena, jokatuko du lagunarteko lehen neurketa. Antiguokoren kontra neurtuko dituzte indarrak Pablo Turrillasen mutilek, 19:30ean hasita, Garmendipe futbol zelaian. Hurrengo neurketa Zarautzen jokatuko dute. Hilaren 6an, zapatua, izango da, 11:00etan Astin. Hilaren 13an, berriz, Amaika Baten aurka ariko dira Deban, 17:30ean hasita. Hilaren 20an etxean jokatuko dute Hernaniren aurka, 11:00etan, eta abuztuaren 23an izango dute aurredenboraldiko azken partida. Etxean ariko dira Anaitasunaren aurka, 19:00etatik aurrera. Jubenilek ere hasi dute aurredenboraldia dagoeneko, eta haiek ere hainbat neurketa jokatuko dituzte abuztuan. Lehena hilaren 6an jokatuko dute Sporting de Herreraren aurka, etxetik kanpo, 11:30ean. Hilaren 13an, berriz, Antiguokoren aurka neurtuko dituzte indarrak, 11;30ean, Garmendipen. Abuztuaren 19an Sebas Ontoria Memoriala jokatuko dute Puion. Azken bi partidak Zestoaren eta Anaitasunaren aurka jokatuko dituzte, hilaren 24an eta 27an, hurrenez hurren. Zestoaren aurka etxetik kanpo ariko dira (11:30ean, Iraetan), eta Anaitasunaren aurka, berriz, etxean, Garmendipen, 11:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide