Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztarriak tonbola ixterako egin du urteroko zozketa. Bi lagunentzat Eroski Bidaiaken asteburuko egonaldiaren zenbaki sariduna 5003 da (0403 ordezkoa). Bigarren asteburupasaren, Halcon bidaiakek eskainitakoaren, zenbaki sariduna 2003 da (4996 ordezkoa). Ukabik eskainitako tabletaren zenbaki saritua 0964 da (3424 ordezkoa) eta Odriozola Ardoaken otarrearena 4013 (8116 ordezkoa). Zenbaki horien jabeek irailaren 1etik 15era jaso beharko dituzte sariak Uztarriaren egoitzan. Hilaren 15etik aurrera ordezkoen txanda izango da.