Izarraitzeko igerilariak. (Izarraitz)
Udako Espainiako Igeriketa Txapelketan, Malagan, izan dira Izarraitz igeri elkarteko bost igerilari: Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga. Goenagak, brontzezko bi domina eskuratu du, 50 libre eta 100 libre probetan. Beste hainbat probatan ere hartu zuen parte azpeitiarrak. Izarraitz igeri elkarteak jakinarazi duenez, Goenaga izan da Gipuzkoako igerilarien artean emaitza onenak lortu dituena.