Bisita gidatuak izango dira abuztuan Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko abu. 2a, 12:22

Bihar 12:00etan hasiko da bisita Plaza Txikitik. Hurrengo bisitak hilaren 7an eta 10ean izango dira.

Azpeitiko Erdi Aroko eraikuntzak eta Inaziotar guneak ezagutzeko bisita gidatuak izango dira egunotan Azpeitian. Bihar, asteazkena, izango da aurrena, eta bisita egin nahi duenak 12:00etan Plaza Txikira agertu beharko du; izan ere, han, Udaltzaingoaren ondoan jarri duten Turismo Bulegoan elkartuko dira ordu horretan. Hurrengo bisitak hilaren 7an eta 10ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide