Joseba Albizu bigarren sailkatu da Italiako Alpeetako Iron Bikean

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 2a

Joseba Albizu txirrindulariak bigarren postuan bukatu du Italiako Alpeetan jokatutako Iron Bikea. Aurten ere Milton Ramos hondurarraren atzetik sailkatu da Albizu, eta podiuma Joan Campa kataluniarrak osatu du. Albizuk laugarrenez hartu du parte proban, eta azken bi edizioetako moduan bigarren egin du. Zazpi etapatan, batez beste, 80 eta 120 kilometro artean egin dituzte parte-hartzaileek. Ibilbideek denetarik gute: mendia, herria, errepidea, bide-aitxurrak, trekking-eko bideak, ibaiak...

Egindakoarekin "gustura"

Etxean da jada Albizu, eta egindako lanarekin "gustura" dagoela adierazi du. Datorren urterako helburua ere finkatu du: "Itzulia irabaztea". "Hirugarren urtez jarraian gelditu naiz bigarren tokian, eta hirugarren urtez jarraian Ramosen atzetik. Teknika handia du aldapan behera, eta hori hobetu behar dut. Gurpilean igotzen ditu mendiak, eta ondoren tartea ateratzen dit. Horixe hobetzen saiatuko gara".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide