Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, droga trafikoa egotzita

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 2a

Bi hauts poltsa, prentsatutako substantzia marroi baten bi zati eta 1.500 euro atzeman zizkioten 34 urteko gazteari.

Droga trafikoa egotzita, 34 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak herenegun goizaldean. 01:15ak aldean identifikatu zuten gaztea, autoan ziztu bizian igaro zelako ertzainak zeuden ingurutik. Drogen hainbat proba egin zizkioten, eta, gainera, bi hauts poltsa eta prentsatutako substantzia marroi baten bi zati atzeman zizkioten. Horrez gain, 1.500 euro zituen gazteak soinean. Hori guztia dela eta, gaztea atxilotu egin zuten droga trafiko delituagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide