Gaur, San Inazio egunez, goibel esnatu da goiza Azpeitian. Udal ordezkariak udaletxetik Azpeitiko parrokiara joan dira Izarraitz Txistulari Taldekoekin eta Azpeitiko Musika Bandarekin. Euriagatik, ordea, gaur parrokiatik ez da atera prozesiorik. Loiolatarrak prest zeuden San Inazioren irudia-eta kalera ateratzeko, baina elizaren barruan egiteko erabakia hartu dute.
Meza ondoren, Zezen Beltz elkarteak antolatuta zezen txikiak izan dira Elizkaletik Done Jakue kaleko zezen plazara arte. Arno ganadutegiko zezenak ikusteko jendetza bildu da gaur eguerdian.
Urtero bezala, Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua izan da Sanagustin kulturgunean, eta han ere jende asko bildu da.
Segidan, festari kolorea eta umorea Haujijijai batzordekoek jarri diote Txomingeroen jaiarekin. Txarangarekin kalejiran ibili eta ondoren lagunarteko bazkaria egin dute.
Arratsaldean bigarren zezenketa izan zen zezen plazan, eta zezenketen kontrako elkarretaratzea egin zuten Oinatz animalista elkarteak deituta.
Arratsaldean eta astearte goizera bitartean saninazioek etenik ez dute izango Azpeitian. Hona hemen festak bukatu bitarteko EGITARAUA:
Igandea, uztailak 31
14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean. Bazkalondoren, Eonian Elektrotxaranga kaleetan zehar.
17:00. Gaztetxoentzako jolas parkea, Alberdieneako aparkalekuan.
17:30. Oinatz elkarte animalistaren elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta.
18:30. Zezenketa, feriako bigarrena, zezen plazan.
19:00. Oria txaranga kaleetan zehar.
22:00. Izeberg taldearen kontzertua, txosnagunean. Ondoren, Ernaiko kideek ekitaldia egingo dute.
23:00. Eskuzko pilota jaialdi profesionala, Izarraitz pilotalekuan, Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariekin. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea. Bestalde, bigarren su festa, Caballerren eskutik.
23:30. EH Sukarra taldearen kontzertua, plaza Nagusian. Egan taldearekin dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
Gauean. Ziribulo sound-en kontzertua, Orkatzen.
01:00. Humus taldearen kontzertua, txosnagunean.
02:30. Verrater taldearen kontzertua, txosnagunean.
Astelehena, abuztuak 1
09:00. Goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
10:15. Herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei. Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako meza nagusira.
11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bestalde, IX. Bakailao Txapelketa, plaza nagusian.
12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
14:30. Herri bazkaria, berdura plazan, bakailao txapelketan aritu diren herritarrekin.
17:00. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean irekiko da izen-ematea, kulturgunean bertan).
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene. Bapatean Zirko taldearen emanaldia, Perez Arregi plazan.
18:30. Zezenketa, feriako hirugarrena, zezen plazan.
19:00. Emakumeen eskuzko pilota jaialdia, Frontoi Txikian. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
18:45. Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen plazatik irtenda, kaleetan zehar.
22:00. Rodeo Stoner taldearen kontzertua, txosnagunean. Ondoren, ekitaldi feminista.
00:00. Ken Zazpi taldearen kontzertua, plaza nagusian. DJ festa, Olazko Andre Mariaren plazan.
Gauean. Esne Beltza eta Sound system taldeetako Solano eta DZren kontzertua.
01:00. Joseba B. Lenoir Gang-en kontzertua, txosnagunean.
02:30. Pelax kontzertuan, txosnagunean.
Asteartea, abuztuak 2
06:00. Incansables txaranga, kaleak alaituz.
07:30. Zezena, Done Jakue kalean.
08:00. Gaupaseroen argazkia plazan. Jarraian, gosaria.
09:00. Suziri eta danbatekoekin, 2016ko jaien amaiera.
[flickr_set id="72157671798740815"]