Iristear da eztanda arroxa!

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 29a

https://www.youtube.com/watch?v=I4YGjcTwSlA Bihar hasiko dira saninazioak Azpeitian, eta festarako dei egiteko bideoa egin du Marea Arroxak. Bihar, uztailak 30, 12:00etan hasiko dira festak, txupinazoarekin. Aurten suziria botatzeko ardura izango dute Udal Musika Bandak eta Antxieta Jakintza Taldeak. Saninazioetako egitaraua-eta hemen ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide