Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian izango da San Inazio bigarrenean

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 29a

Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia eta Denis Itxaso diputatua ere bertan izango dira, Azpeitiko udal ordezkariekin batera.

(Nerea Uranga) Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian izango da San Inazio bigarrenez, abuztuaren 1ean. Harekin batera izango dira, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia eta Denis Itxaso diputatua. Azpeitiko udal ordezkariek harrera egingo diete 10:15ean, udaletxean. Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den meza nagusira. 11:00etan izango da meza Loiolan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bestalde, Etxeratekoek elkarretaratzea egingo dute Loiolako atarian, eta urteko balantzearen txostena emango diote EAEko lehendakariari. Joan den urtean ez zen Azpeitian izan Urkullu, Ameriketako Estatu Batuetan zelako, bisita batean. Azkenekoz, duela bi urte joan zen Loiolara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide