Atzo, uztailak 27, San Inazio jaietan toreatuko dituzten zezenen desenkajonamentua egin zuten Azpeitiko zezen-plazan. Bertan, Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia), Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegiko zezenak aurkeztu zituzten. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean toreatuko dituzte.
Uztailaren 30ean Ana Romero ganadutegiko zezenekin arituko dira Juan Bautista, Daniel Luque eta Borja Jimenez toreatzaileak. Bigarrengo zezenketan, uztailaren 31n Cuatri ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota toreatzaileek. Azken zezenketa abuztuaren 1ean izango da, eta Curro Diaz, Manuel Escribano eta Joselito Adame arituko dira Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin.
Desenkajonamentua azpeitia.
Ikusi argazki gehiago uztarria.eus-en.