Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oinatz elkarte animalistak gutuna idatzi du herritarrei San Inazio eguneko elkarretaratzera dei egiteko eta udalari eskatzeko zezenketetako palkora ez joateko.
Honakoa da Oinatz elkarte animalistaren GUTUNA:
Jaien hasiera dela-eta, Oinatz elkarte animalistak azpeitiar guztiei gogorarazi nahi die aurten ere Azpeitiko festak, zezenketak direla-eta, odolez bustiak egongo direla. Horregatik, urtero bezala, horren kontra zaudeten guztiok ongi etorriak zarete uztailaren 31an, 17:30ean, zezen plaza aurrean egingo den elkarteratzean.
Aipatu nahi genuke, aurten, Azpeitiko udalarekin elkarlanean pauso handiak eman ditugula animalien ongizatearen bidean: uso tiraketaken diru laguntza kendu dute, instalazio publikoak ez dituzte utzi ekintza hori egiteko eta saninazioetako egitarauan zezenketei aipamen berezirik ez diete egin. Beraz, guztion artean Azpeitia bide egokian kokatzen ari garela ikusten dugu. Nahiz eta lan asko dagoen egiteko oraindik, elkarlan honekin jarraitzea espero dugu hemendik aurrera ere.
Uztaileran 19tik hasita, ilusio guztiz, animalien tratu txarren aurkako eta hausnarkearako erakusketa bat jarri dugu, herriko artistekin elkarlanean egindako artelanekin. Erakusketaren oihartzuna izugarria izan dela ikusita, oso gustora gaude; beraz, eskerrik asko parte hartu duzuen artista guztioi.
Bereziki kuadro kritiko batek eman duen zeresana azpimarratu nahi dugu, udaletxeko festetako zinegotzia agertzen zena Azpeitiko zezen plazako palkoan zezenketak ordezkatzen. Artelana kendu egin da, bertan agertzen diren pertsona batzuk irainduta sentitu direlako.
Hala ere, kuadroak dionen bezela, errepikatzen diogu zinegotziari Gure izenenan ez Azpeitiko zezen plaza presiditzen. Eta udal gobernuari berriro eskatzen diogu, zezenketak betirako kentzea lortzen ez den bitartean, zezen plazako palkoan udal ordezkaririk inoiz gehiago ez egotea.