Alde Zaharreko turismo bulegoa zabalik izango da abuztuaren 1etik aurrera

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko uztailaren 27a

Plaza Txikian zabalduko dute turismo bulegoa, eta helburua da turistak Loiolatik herrigunera gerturatzea, baita horiei ahalik eta arreta onena eskaintzea ere.

(Uztarria.eus) Abuztuaren 1ean zabalduko du Udalak Alde Zaharreko turismo bulegoa, Plaza Txikian, Udaltzaingoaren ondoan. Estitxu Elduaien zinegotziak azaldu duenez, helburua da turistak Loiolatik herrigunera gerturatzea: "Udalaren azken urteetako erronka izan da turismoa indartzea, garrantzitsua baita gure herriaren ondare historikoa balioan jartzeko eta ekonomia sustatzeko. Orain helburua da turista eta bisitariak Loiolatik herrira gerturatzea". Jarraitu albistea irakurtzen uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide