Dozenatik gora kontzertu izango dira saninazioetan

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 27a

Besteak beste, Txapelpunk, EH Sukarra, Ken Zazpi, Esne Beltza Soun System, Egan, Verrater, Humus, Joseba B. Lenoir Gang, Glaukoma taldeko Juantxoren Ziribulo Sound, Pelax, Izeberg, Bide Batez, Skandalue, Pornox, Huntza eta Rodeo Stoner taldeen kontzertuak izango dira.

Zapatuan, hilak 30, hasiko dira San Inazio jaiak Azpeitian, eta dozenatik gora kontzertu antolatu dituzte festetako egitarauaren barruan. Besteak beste, Txapelpunk, EH Sukarra, Ken Zazpi, Esne Beltza Soun System, Egan, Verrater, Humus, Joseba B. Lenoir Gang, Glaukoma taldeko Juantxoren Ziribulo Sound, Pelax, Izeberg, Bide Batez, Skandalue, Pornox, Huntza eta Rodeo Stoner taldeen kontzertuak izango dira plazan, Olazko Andre Mariaren plazatxoan, txosnagunean eta Orkatz kultur elkartean. Hemen, kontzertuak egunez egun: Uztailak 30, San Inazio bezpera  
  • 19:30ean hasita Skandalue Elektrotxaranga.
  • 23:30ean Txapelpunk taldearen kontzertua, plazan.
  • 23:30ean Bide Batez taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazatxoan.
  • 01:00etan Pornox taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30ean Huntza taldearekin erromeria, txosnagunean.
Uztailak 31, San Inazio eguna
  •  22:00etan Izeberg taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 23:30ean EH Sukarra taldearen kontzertua, plazan.
  • 23:30ean Egan taldearekin dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazatxoan.
  • 01:00etan Humus taldearen kontzertua, txosnagunean
  • 02:30ean Verrater taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • Glaukoma taldeko Juantxorekin Ziribulio Sound, Orkatz kultur elkartean. (Ordua zehazteke)
  Abuztuak 1, San Inazio bigarrena  
  • 22:00etan Rodeo Stoner taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 00:00etan Ken Zazpi taldearen kontzertua, plazan.
  • 00:00etan DJ festa, Olazko Andre Mariaren plazatxoan.
  • 01:00etan Joseba B. Lenoir Gang-en kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30ean Pelax kontzertuan, txosnagunean.
  • Esne Beltza Sound Systemen kontzertua Orkatz kultur elkartean. (Ordua zehazteke)
     

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide