Gaur, asteartea, eta bihar jarriko dituzte salgai San Inazio bezperako herri bazkarirako sarrerak salgai. Haujijijai! batzordeak plazan salduko ditu gaur eta bihar, 17:00etatik 19:30era, 12 euroren trukean. Sarrerarekin Marea Arroxaren kamisetak ere banatuko dituzte.
Horrez gain, herri bazkaria antolatzeko eta bazkariaren aurretik zein bazkarian bertan lan egiteko boluntarioak behar dituztela jakinarazi du Haujijai!-k. "Gutxi batzuren eskuekin ez da posible horrelako bazkari bat antolatzea, eta ezinbestekoa da boluntarioen laguntza. Horregatik, boluntario moduan laguntzeko izena emateko aukera izango da bazkarirako txartelak erosteko mahaian".