Erraldoien hamalau konpartsek hartu dute parte gaur Azpeitiko Umeen Egunean: Azpeitia, Zarauzko Txabillo, Bergara, Azkoitia, Hondarribiako Izugarria, Elgoibar, Txantrea, Urduña, Iruñeko Alde Zaharra, Añorga, Donostiako Irrintzi, Ostargi Erraldi eta Bustintxuri. Perez Arregi plazan taldeka antolatu eta bertatik irten dira Alde Zaharretik kalejiran, haurren eta helduen gozamenerako. Kalejiran ibili ondoren, plazan elkartu dira denak. Herriko plazan, haurren dantza saioa bukatutakoan, erraldoien dantza txapelketa jokatu da. Aurrena banaka jardun dute eta segidan taldeka.
Erraldoien dantza txapelketako irabazleak:
1- Iruñeko Alde Zaharra
2- Txantreako erraldoia
3- Donostiako Irrintzi
1- Donostiako Irrintzi
2- Iruñeko Alde Zaharra
3- Txantreako erraldoiak
Erraldoiak dantzan ari ziren bitartean, azoka plazan Marea Arroxako haurrentzako bazkaria prestatzen jardun dute. Herriko plazako dena bukatu denean, begiraleak eta haurrak bazkaltzeko bildu dira: 55 begiralek eta 195 haurrek hartu dute parte.
Arratsalderako ere bada zer egina Azpeitian, hona hemen gaurko, igandea, EGITARAUA:
16:00. XXXVI. Inazio Deuna Saria. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Perez Arregi plazatik irtenda. Kadeteak.
17:00. Kalejira, Alde Zaharrean.
19:00. Ingelesez antzerki emanaldia, 3 urtetik 8 urtera artekoentzat. Udaletxeko arkupetan.
23:00. Funkdamental eta Marmok taldeen emanaldia, herriko plazan.
[flickr_set id="72157668552886443"]