Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) antolatutako erakustaldia izan da
Gaur, 14:30etik 18:30ak bitartean, Azpeitiko Karting erakustaldia egin dute Perez Arregi plaza, Juan XXIII.a eta Damaso Azkue auzoen artean. Lau mailatan banatuta jardun dute lehian: kimuak eta kadeteak (6 eta 12 urte artekoak), X30 automatikoak eta KZ2a. Entrenamendu saioen eta lasterketen artean Iñaki Alberdik (Ford MK-rekin) eta bi kart-krossek erakustaldia egin dute kartingerako antolatutako zirkuituan, zaletuen gozamenerako.
Goreneko mailan, KZ2an, podiuma azpeitiarrek osatu dute: lehen postuan egin du Iñaki Aiertzak, bigarren Josu Beristainek eta hirugarren Arkaitz Albizurik.
X30 mailan German Cabrera (Uharte, Nafarroa) izan da aurrena, bigarren Asier Mentxakak (Bilbo, Bizkaia) egin du eta hirugarren Carlos Alberto Soaresek (Lekeition bizi den argentinarra).
Kadeteek eta kimuek batera jardun dute zirkuituan lehian; kimuetan bik parte hartu dute, aurrena Urko Landak (Alegia, Gipuzkoa) egin du eta bigarren Gorka Romanek (Urduliz, Bizkaia). Kadeteetan, berriz, aurrena Iraitz Landa (Alegia, Gipuzkoa) izan da, haren atzetik Zigor Etxeberriak (Urrestilla, Azpeitia) bukatu du lehia eta hirugarren Mikel Guridik (Oñati, Gipuzkoa).
Entrenamendu saioetan euria egin du, eta ibilbidea busti egin da. Lasterketak hasterako, ordea, atertu du. Segurtasuna bermatze aldera, antolatzaileek behin eta berriro ohartarazi die ikusleei toki seguruetan egoteko.
[flickr_set id="72157668518375583"]