(Uztarria.eus)
Urtero legez, Elosiagako Añota sagardotegian elkartu ziren herenegun, asteazkena, Azpeitiko Sagardo Txapelketaren antolatzaileak eta babesleak, Santio egunean 12:00etan hasita plazan egingo den 44. edizioa aurkezteko. Aurten ere 23 sagardogilek hartuko dute parte, "arkupeek ematen duten adina", eta bi txapel banatuko dituzte: epaimahaiak emandako sari nagusia eta herritarrena. Azken hori elkarteetako kideek plazako 23 postuetako sagardoak dastatu ondoren erabakitzen dutena da. Sari nagusirako erabakia, berriz, bi txandatan hartzen du epaimahaiak: lehen txandan aurkeztutako 23 sagardogileen sagardoak dastatzen dituzte, eta hor puntuazio onena lortzen duten hamar-hamabi aurrenak dastatzen dituzte bigarrenean.
Jarraitu albistea irakurtzen
uztarria.eus atarian.