Joan den apiriletik zabalik da Ingurugiro Etxearen ondoko Xaguxatar parkea, baina gaur egin dute inaugurazio ekitaldia. Bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen eta Lurralde Politika sailburu Ana Oregi, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria, udaleko EH Bilduko zinegotzi Aitor Bereziartua eta EAJko Aitor Gorrotxategi eta Xanti Gurrutxaga, parkea egiteko lanez arduratu diren Iñigo Segurolaren Lur Paisajistak taldea eta Kimu Bat enpresako kideak.
Lehen-lehenik, Ingurugiro Etxea bisitatu dute bertaratu diren erakundeetako eta enpresetako ordezkariek, eta, ondoren, parkearen nondik norakoez jardun dute atarian.
Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean eraberritu dute gunea.
Hona hemen inaugurazio ekitaldiko argazki batzuk: