Pasaiako segadaren auzia ez artxibatzea eta gertatutakoa argitzea eskatzeko, elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek gaur, asteazkena, Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren aurrean. Izan ere, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 3. sekzioak duela aste batzuk atzera bota zuen Pasaiako segadaren auzia ez artxibatzea eskatzeko Azpeitiko Udalak eta segadan hildakoen senideek jarritako helegitea.
Pasaiako segada 1984ko martxoaren 22an izan zen, goizaldean. Espainiako Poliziak operazioa egin zuen Komando Autonomo Antikapitalistetako talde baten kontra. Orduko hartan Rafael Delas, Pedro Mari Isart Pelitxo, Dionisio Aizpuru Kurro eta Jose Mari Izura hil egin zituzten poliziek.
Pasaiako segadan hildakoen familiako kideen gutuna irakurtzeko egin klik, hemen.