Munoaundira bisita gidatua egingo dute zapatuan

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 19a

11:00etan izango da irteera, Azkoitiko Kukuherriko aterpetxeko aparkalekutik, eta handik oinez joango dira Munoaundira.

Munoaundiko indusketak (Aranzadi Zientzia Elkartea). Zapatuan, uztailaren 23an, Munoaundi Burdin Aroko herrixka ezagutzeko aukera izango da, bisita gidatu baten bitartez. 11:00etan izango da irteera, Azkoitiko Kukuherriko aterpetxeko aparkalekutik, eta handik oinez joango dira Munoaundira. 25-30 minutu inguruko ibilaldia egingo dute herrixkara iristeko, eta, ondoren, aztarnategia bisitatuko dute. Oinez iristeko zailtasunak dituzten pertsonek ibilgailuz joan ahal izango dute, horientzat prestatutako garraio zerbitzuari esker. Bisita egin nahi dutenek oinetako egokiak, berokia edo zira eta ura eramatea gomendatu dute antolatzaileek. Bisita gidatua euskaraz eta gazteleraz izango da. Munoaundiko indusketa arkeologikoaren XI. ekinaldia abian da joan den astetik, eta martxan izango da uztailaren 30era arte. 20 pertsonako lantaldea ari da indusketa lanetan egunotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide