Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Gaztetxearen hamaikagarren urteurren festa ospatatzen ari dira gaur, zapatua, eta baltsa jaitsierakin ekin diote egunari. Jendetza bildu da Urola ibaiaren bueltan horiek ikusteko, eguraldia lagun. 11:30ak aldera jarri dituzte baltsak ikusgai plazan, eta 1766ko matxinada, Athleticeko neskak eta gabarra, txorizo ogitartekoa, emakume piratak eta abar irudikatu dituzte. 12:00ak pasata sartu dira Urola Ibaian barrera, eta suziria lehertu ostean hasi dira parte hartzaileak hori zeharkatzen.
Azpeitiko Gaztetxeak egun osoko egitaraua prestatu du, hemen egitaraua:
14:30. Bazkaria Gaztetxean.
17:00. Kalejira egingo dute Haujijijai batzordeko eta Gaztetxeko kideek osatutako batukadak lagunduta. Ondoren, pintxo-jana Gaztetxean.
22:30. Karaokea Gaztetxean bertan.
[flickr_set id="72157668250673643"]