Mikel Orbegozo futbolariak Jaen taldearekin fitxatu du

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 15a

Azken denboraldia Compostelan hasi zuen aurrelari azpeitiarrak, baina neguko fitxaketa epean Galiziako taldea utzi eta Marbella FCrekin fitxatu zuen. Mikelen anaia Jonek Amorebietan jarraituko du.

Espainiako Bigarren B Mailako laugarren taldeko Jaen CF taldearekin fitxatu du Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak. Azken denboraldia Compostelan hasi zuen aurrelari azpeitiarrak, baina neguko fitxaketa epean Galiziako taldea utzi eta Marbella FCrekin fitxatu zuen. Han egin zuen urtarriletik denboraldi bukaerara arteko sasoia. Aurretik, Realean, Gimnastic de Tarragonan, Sestao Riverren, Amorebietan eta Getafen aritutakoa da Orbegozo. Mikelen anaia Jon Orbegozok (Azpeitia, 1984), berriz, Amorebietan jarraituko du, beste urtebeterako berritu baitu Bizkaiko taldearekin zuen kontratua. Amorebietak Espainiako Bigarren B Mailako bigarren taldean jokatzen du.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide