Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Erasoetan zauritutakoak ahalik eta azkarren osa daitezen espero dugu. Guztiei gure babesa agertu nahi diegu, eta erabateko irmotasunez salatu nahi ditugu eraso onartezin horiek", adierazi du udalak.
Atzo gauean Nizan (Frantzia) izandako erasoak "irmoki" salatu ditu Azpeitiko Udalak, eta atentatuan hildakoen lagunei eta senideei "elkartasuna eta doluminak" adierazi dizkie. "Erasoetan zauritutakoak ahalik eta azkarren osa daitezen espero dugu. Guztiei gure babesa agertu nahi diegu, eta erabateko irmotasunez salatu nahi ditugu eraso onartezin horiek", adierazi du udalak.
"Halako erasoek sakontasuna eta hausnarketa eskatzen" dutela azpimarratu dute udal ordezkariek: "Injustiziak eta giza eskubideen urraketak etenik gabekoak dira, eta denek merezi dituzte isiluneak eta salaketak". Horrez gain, "ezin dugu erasoak gertu tokatzen zaizkigunean bakarrik erreakzionatu", adierazi dute: "Munduko herritar guztien giza eskubideak errespetatzea ezinbestekoa da. Horrenbestez, munduan zehar gertatzen diren eskubide urraketa guztiak salatu nahi ditugu, gerrek eragindako biktima guztiak oroitu eta gerra gehiago ez izatea aldarrikatu. Ez dadila inon berriro gertatu".