Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
22:30ean hasiko da, eta Arabako hainbat tokitako dantzak taularatuko dituzte. Emanaldi horrekin bukatuko da aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoa.
Itsasi dantza taldeak Bagare ikuskizuna eskainiko du bihar, 22:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ainara Bidalek zuzendutako emanaldian Arabako hainbat tokitako dantzak egingo dituzte. Gainera, taldeak sortutako koreografiez ere gozatu ahal izango da. Itsasiren emanaldia Azpeitia Dantzanen laugarren emankizuna izango da, eta horrekin bukatuko da aurtengo egitasmoa.