Pasaiako segadaren auzia ez artxibatzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute asteazkenean Donostian

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 15a

Asteazkenean egingo dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren aurrean, 11:30ean hasita. Hara joateko autobusa antolatu dute, eta Orkatzen nahiz Urtzin eman daiteke izena.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 3. sekzioak duela aste batzuk atzera bota zuen Pasaiako segadaren auzia ez artxibatzea eskatzeko Azpeitiko Udalak eta segadan hildakoen senideek jarritako helegitea. Erabakia salatzeko elkarretaratzea egingo dute uztailaren 20an, asteazkena, Donostian, Gipuzkoako Auzitegiaren aurrean, 11:30ean. Donostiara joateko autobusa antolatu dute, eta Urtzi nahiz Orkatz tabernetan eman daiteke izena. 10:00etan abiatuko da autobusa Etxe Zuritik. Pasaiako segada 1984ko martxoaren 22an izan zen, goizaldean. Espainiako Poliziak operazioa egin zuen Komando Autonomo Antikapitalistetako talde baten kontra. Orduko hartan Rafael Delas, Pedro Mari Isart Pelitxo, Dionisio Aizpuru Kurro eta Jose Mari Izura hil egin zituzten poliziek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide