Hilaren 24an Azpeitian egingo den umeen egunerako izena eman daiteke gaur, bihar eta astelehenean

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 14a

Plazan jarriko dute horretarako mahaia, eta ordutegi hau izango du: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

(Maite Aramendi) San Inazio jaien barruan Haujijijai festa batzordeak antolatzen duen ume eguna uztailaren 24an, igandea, izango da. Dagoeneko eman daiteke izena: gaur, bihar eta datorren astelehenean egongo da horretarako aukera. Plazan jarriko dute horretarako mahaia, eta ordutegi hau izango du: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Izena ematerakoan, argazki bat emateko eskatu dute antolatzaileek, eta lau euro ordaindu beharko dituzte. Behin inskripzioa eginda, kamiseta bat emango dute. 2012 eta 2004 artean jaiotako umeek eman dezkete izena umeen egunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide