Alaia Amubieta: "Genero berdintasuna lortzeko bidean lan asko dago egiteko"

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 13a

Genero berdintasuna lortzeko xedearekin, hiru lerrotan egiten du lan Aldazank egitasmoak. Gaur egun enpresen arloan ari dira ikerketa lanetan, eta nazioartera ere heldu nahi dute. Proiektuaren sustatzaileak dira Alaia Amubieta (Azpeitia, 1995) eta Mikel Otaegi (Bergara, 1985).


Mikel Otaegi eta Alaia Amubieta, Aldazank proiektuaren sustatzaileak. (Maialen Etxaniz)
Hiru ekintzaile gaztek sustatutako proiektua da Aldazank, eta egitasmoaren helburua da genero arteko berdintasuna lortzea. Alaia Amubieta eta Mikel Otaegi proiektuaren sustatzaileetako bi dira eta, azaldu dutenez, proiektuarekin lortu nahi dutena da sexu generoen arteko berdintasun-eza gainditzea; "genero berdintasuna lortzeko bidean, lan asko baitago egiteko", adierazi du azpeitiarrak.
Gaurtik, bion artean eraikiz lemapean, genero ezberdintasunaren inguruko hausnarketa zabaldu nahi dute Gipuzkoan, eta, oro har, gizartean. Horretarako, hainbat lan-lerro jarri dituzte mahai gainean, kontzientzia eta kohesio soziala sortzeko helburuarekin. Hezkuntza eremuan, nazioartean eta enpresetan jarri dute fokua, hain zuzen.

Enpresetako egoera aztertzen

Hiru lan-lerro zehaztuta badituzte ere, gaur egun enpresen arloan ari dira lanean Aldazankeko kideak. Proiektuaren sustatzaileek enpresei gender friendly erakunde bilakatzearen garrantzia transmititu nahi diete; hau da, eremu ezberdinetan eredu izatearen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte, genero berdintasunaren arloan kasu. Horretarako, ikerketa lanetan ari dira orain, "enpresa ezberdinetako errealitateak jasotzen", azaldu du Amubietak. Erreportaje osoa, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide