Azpeitiko Gaztetxearen 11. urteurrena ospatuko dute zapatuan

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 12a

Egun osorako egitaraua prestatu dute Gaztetxeko kideek. Goizean, 12:00etan, baltsa jaitsiera egingo dute, urteroko legez.

Iazko baltsa jaitsierako irudia. (Uztarria.eus) Azpeitiko Gaztetxearen hamaikagarren urteurren festa ospatuko dute zapatuan, eta, urtero legez, egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:00etan emango diote hasiera egunari, plazan egingo duten baltsen erakusketarekin eta hamaiketakoarekin. Ondoren, 12:00etan baltsa jaitsiera izango da. Eguerdian, 14:30ean, bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta dagoeneko salgai daude otordurako sarrerak Orkatzen. Ikasleek eta langabeek zortzi euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 10 euro. Bazkariaren ostean, 17:00ak aldean, kalejira egingo dute Haujijijai batzordeko eta Gaztetxeko kideek osatutako batukadak lagunduta. Alde Zaharrean egingo dute buelta, eta, ondoren, pintxo-jana izango da Gaztetxean. 22:30ean karaokea egingo dute Gaztetxean bertan, eta antolatzaileek azaldu dutenez, sorpresak izango dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide