Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan, aretoko dantzen emanaldia izan zen atzo, igandea, Soreasu antzokian. Jendez leporaino bete zen Soreasu, eta bertaratutakoek hainbat dantzaz gozatu ahal izan zuen. Dantzariak ez ezik, Xabier Saldias abeslariak eta Mexikoko mariatxiek ere hartu zuten parte emanaldian. Aurkezle lanetan, berriz, Xabier Elosegi eta Silvia Gambino aktoreak aritu ziren. Guztira, 200 dantzari igo ziren agertokira, eta, emanaldiaren bukaeran Jose Mari Orbegozo dantzariak loreak eskaini zizkien gurasoei. Argazki galeria
Uztarria.eus-en ikus daiteke.
Zapatuan, uztailaren 16an, Itsasi Dantza Taldeak emango dio amaiera aurtengo Azpeitia Dantzan zikloari.
Bagare ikuskizuna eskainiko du Itsasik Soreasu antzokian, 22:00etan hasita.