Amagoia Gurrutxaga kazetariak epaimahaiaren aipamena jaso du Rikardo Arregi sarietan

Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 9a, 18:10

'Berria' egunkariko kazetaria saritu dute Kristiane Etxaluz ekintzaileari 'Jakin' aldizkarirako egindako elkarrizketagatik. Gaur, zapatua, banatu dituzte sariak, Andoaingo Bastero kulturgunean.

Amagoia Gurrutxaga erdian, saria jaso ostean. (Argia.eus) Amagoia Gurrutxaga (Matxibenta, 1971) kazetariak Rikardo Arregi kazetaritza sarietako epaimahaiaren aipamen berezia jaso du. Gaur, zapatua, banatu dituzte 28. edizioko sariak Andoaingo Bastero kulturunean, eta Berria egunkariko kazetaria saritu dute Kristiane Etxaluz ekintzaileari egindako elkarrizketagatik (Jakin aldizkariaren 212. alean plazaratu zen elkarrizketa). Gurrutxagak euskal komunikabideen lana txalotu du saria jasotzean, baina kritika egin dio horiek administrazio publikoetatik jasotzen duten tratuari: "Administrazio publikoetatik beste sektore batzuen aldean ematen zaigun laguntzari erreparatuta, ez daukat hain argi kargudun politikoek zuek bezain argi ote duten euskarazko hedabideen estrategikotasuna". Rikardo Arregi sari nagusia Sustrai Colina bertsolariak jaso du, Argia aldizkarian kaleratutako elkarrizketengatik. Kazetari Berria saria, berriz, Unai Oiartzunek jaso du, Irunero herri aldizkarian egindako lanarengatik. Informazio gehiago, Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide