Valen Garcia: "Proiektu pertsonal bat aurrera ateratzeko, ezinbestekoak dira mezenasgo plataformak"

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko uztailaren 8a

Azpeitiko Argazki Elkarteko kidea da Valen Garcia (Gasteiz, 1970). Argazkilaritzaz aparte, baina, baditu beste afizio batzuk ere. Horien artean dago zinema eta, bereziki, 'spaghetti western'-a eta, oro har, Europako 'western'-a. Horiek gai gisa hartuta osatu du bere aurreneko liburua, 'Guia del spaghetti western'. Crowfounding kanpaina jarri du martxan, lana argitaratu ahal izateko.

Hiru urteko lana eta gero, prest dauka Valen Garciak Guia del spaghetti western liburua, bera bezala zinemaren genero horren jarraitzaile sutsu direnei zuzendutako 400 orrialdeko lan mardula. Western-ak Europan 1960 eta 1970 hamarkadetan izandako bilakaera, film aipagarrienen gomendioak, eurowestern guztien fitxa teknikoak (kartelak, fotogramak eta sinopsiak barne) eta argitaratu gabeko argazkiekin osatutako albuma dira liburuan jaso dituenak, zenbait protagonistaren bizipenekin batera. Afizio hutsetik abiatuta gauzatu du proiektua. Laguntzailerik ez zaio falta izan bidean, baina orain gehiagoren bila dabil, argitalpena finantziatzeko. Liburuaz eta abian duen crowfounding kanpainaz hitz egin du Garciak Uztarriarekin. Nondik datorkizu spaghetti western-aren inguruko zaletasuna? Txikitan asko gustatzen zitzaidan indio eta bakeroetara jolastea. Gogoan dut, gainera, Bud Spencerren eta Terence Hillen filmak ikustera joaten ginela Soreasura eta Zelaitxora. Hala ere, udako zine emanaldi batean loratu zen spaghetti western-ari diodan zaletasuna, Hannie Caulder -Raquel Welch-ek egiten zuen pertsonaia- ikusi nuenean. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide