Nolatan hasi zinen zirkuaren munduan?
Haurra nintzenetik atsegin dut pailazoen mundua. Txikitan asko gustatzen zitzaidan pailazoek transmititzen zuten poztasuna, baita horien benetako aurpegia nolakoa izango den jakitearen misterioa ere. Txikia nintzela, kasualitatez, ETB1en eskaintzen zuten
Tik-tak cirkus programaren berri izan nuen. Goizero 07:00etan ematen zuten, eta hori ikusteko esnatzen nintzen egunero. Bertan ezagutu nituen pailazoen munduan sona handia duten artistak, aurrerago nire erreferente izan direnak.
Pailazo izaten ikasi egiten al da?
Pailazo izateko ez dut uste eskola batera joan behar denik. Ez dut irakaslerik izan sekula, pixkanaka joan naiz ikusitakoarekin ikasten. Antzerkia egiteak asko lagundu dit, eta baita urte batzuk malabarista bezala aritzeak ere. Bilboko Zirkozaurre eskolan hilabete batzuk igaro nituen, malabarismo eskolak jasotzen. Hasieran ondo moldatu nintzen, baina gerora motz gelditu zitzaidan. Maila bat aurrerago nengoen, eta hobetzen jarraitu nahi nuen. Donostiako lokal baten berri izan nuen orduan, Ilargi Berdea izena duena. Hor ez dira eskolak ematen, norberak bere entrenamenduak egin ahal izateko espazioa da. Martxoan hasi nintzen hara joaten, eta oso gustura nago Donostian. Elkar laguntzen gara eta elkarrengandik ikasten dugu.
Irakurri elkarrizketa osorik,
Uztarria.eus-en.