Errekortarien Txapelketako Azpeitiko aurtengo saioa uztailaren 25ean izango da, Santio egunean, zezen-plazan, 18:30ean hasita. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatutako saioa da, eta sarrerak hilaren 15etik aurrera egongo dira salgai: numeratuak udaletxe azpian, eta numeratu gabeak ohiko tabernetan. Aurtengoa X. aldia izango da.
Numeratu gabeko sarrera orokorrak honako prezioak dituzte: 0 eta 4 urtekoen sarrerak doan; 5 eta 14 urte bitartekoenak 10 euro; 15 urtetik aurrerakoenak 15 euro. Sarrera numeratuek, berriz, honako prezio hauek dituzte: barreran itzaletan, 20 euro; eguzkitan eta itzaletan 20 euro; eta eguzkitan 20 euro. Gradetan, lehenengo ilaran itzaletan 20 euro eta eguzkitan 20 euro. Palkoan, lehen ilaran, berriz, 20 euro ordaindu beharko da eta orokorra 18 euro.
Numeratu gabeko sarrerak udaletxe azpian eskuratu ahalko dira uztailaren 15ean 18:30etik 20:30era, uztailaren 21ean 18:30etik 20:30era, uztailaren 22an 18:30etik 20:30era, uztailaren 24an 18:30etik 20:30era eta uztailaren 25ean 11:00etatik 14:00etara.
Numeratu gabeko sarrerak, berriz, asteburu honetan jarriko dituzte salgai Azpeitiko Pastorkua, Harzubia, Jim Clark, Juantxo Txiki, Eguzkitza, Kantoi, Iraurgi SB, Azpeitia, Ametsa eta Etxe Zurin tabernetan, eta Azkoitian Elurre tabernan.
Errekortari txapelketaren egunean bertan ere erosi ahalko dira sarrerak leihatilan, 17:00etatik aurrera. Zezen Beltzek, ordea, sarrerak aurrez erostea gomendatu du.