Jagoba Beobide futbolari azpeitiarrak ez du jarraituko Alaves taldean datorren denboraldian. Arabako taldeak ez dio berritu kontratua, lau denboraldiren ostean. Alaves 2B mailan zela hasi zen Beobide bertan jokatzen, eta bi aldiz igo da mailaz taldea hark jokatu duen bitartean. Ostegunean izan zuen azpeitiarrak albistearen berri.
Manu Garciarekin batera, azpeitiarra zen aurtengo hamaikakoan Espainiako 2B mailako taldetik gelditzen ziren kirolari bakarrak. Alaveseko zaleek agur beroa eman diote sare sozialetan, eta haren umiltasuna eta profesionaltasuna nabarmendu dute.